EHU lanak

Klasean egindakoa gehinbat

domingo, 1 de febrero de 2009

Docs.google lana eta nire aurkezpena


Kaixo, Amaia Quintana nauzue eta ongi etorria ematez gain, hemen aurkezten dizuet nire estreinako blog-a.
Eskuineko datu pertsonalen argazkia oso txikia zenez, honako hau ipintzea erabaki dut.


Eta honekin batera, google docs-eko gure lana bisitatzea gomendatzen dizuet.
Hona hemen gure lanaren helbidea, beheragoko post baten dago azalpen orokorra:
eskertuko nizueke, zuen iritziak honako helbide elektronikora bidaliko bazenizkidate:

aquintanaliende@gmail.com

http://docs.google.com/Doc?id=dhch2wg3_101c3r7xqfc&invite=d486pc9

miércoles, 21 de enero de 2009

Bitxikeria: Obama eta WEB 2.0.a

Hona hemen sarreratxo bat:
Creative Commons License
http://ehulanak.blogspot.com/2009/01/bitxikeria-obama-eta-web-20a.html is licensed under a Creative Commons Reconocimiento 3.0 España License.
Gehiago irakurri nahi? Nire gonbitea luzatzen dizuet


Argazkiaren url-a:http://thestromboliproject.com/blog/wp-content/uploads/2008/02/barak.PNG
So I read Steve O’ Hear’s post on Barack Obama’s new website with great interest. For those not interested in US politics, or perhaps, John Stewart’s Daily Show, Barack Obama is one the leading candidates behind the presidential election of 2008. Of course for more information head over to the Wikipedia’s entry on the man.

His website is introducing “myspace” type of functionality where Obama’s supporters can exchange messages, create a “blog”, and set up meetings and so on.My knee jerk reaction was one of extreme lameness. A politician using MySpace-style tactics to encourage people to “blog” about their experiences and “create meetings” with his blog? Doesn’t that just smack of someone who is trying to capitalize on another web trend?

miércoles, 17 de diciembre de 2008

Nire Blog-aren datuak








martes, 16 de diciembre de 2008

Docs Google web 2.0

Helbidea
Kaixo cibernatuta klasekideok, honako gonbitea zuentzako da:
Hiperenlace bat sortu dut zuzenean "Web 2.0 eta hezkuntza" lanera joan zaitezten.
Klikatu hementxe
Jorratuko ditugun gaien sarrera gisara hauxe aipatu nahiko nizueke:


-Zer da Web 2.0?
-Nola erabili Web 2.0 hezkuntzan
-Ziurra ote?
-Hainbat tresna erabilgarri
-Adibide bat:euskaljakintza
-Zenbait proposamen.
-Zenbait ondorio.
Dena den hoberena beharbada zuek zuzenean bertara jotzea etairakurtzea gomendatzen dizuet.
Zuen komentarioak eskertuko genituzke.
Besterik gabe

lunes, 15 de diciembre de 2008

My cluster map

Locations of visitors to this page

erlojua eta egutegia

Hona hemen helbidea



Free Blog Content

lunes, 17 de noviembre de 2008

PROYECTO agrega

PROYECTO agrega
Contenidos educativos
abiertos y compartidos.
Web 2.0. oso osoan.
Software berezi bat da eta hizkuntza komunitatearen araberakoa izanen da.
Informazio txikia da bertan eskaintzen dena, hau da, "micropastilla de contenido"
ez dizut klasea osorik emango baina puta edota pauso txiki batzuk emanen dizkizut zuk zeuk ondoren garatu ditzazun.
"BUSCA, COMPARTE Y PARTICIPA"

ZAID learn

2oo helbide baino gehiago Open Course Ware eta Recursos educativos abiertos en la universidad
http://weblearner.info/?cat=1
horra hor helbidea gehiago jakiteko.
Hemen dena dago: directorios, comunidades, news, información directa.
Almazen bat bailitzan da. (Zuzenean publikatu ordez, "repositorio" batetan zuzentzen dute akatsak modifikatu eta ondoren publikatu.)
Hiperenlaceak











Google akademikoa

Google akademikoa "helbidea"
Guretzako aproposena lan espezifikoak burutzeko.
Google-k bere baitan daukan "eskola google" izango litzateke. toki jakinetan informazioa bilatzeko: liburutegi, artxibo, fitxategi, unibertsitatean, etab.
Gainera busqueda avanzada bat ere badauka zeinetan, zuk zeuk dauden "entrada" guztietatik bilaketa murrizteko aukera daukazun esaterako:
"Second life" 2007-2008 eta jarraian informazio zehatzagoa aurkituko dugu.
Gogoratu: citado por-ek informazioa borobiltzeko balio duela.

viernes, 7 de noviembre de 2008

Dislexia

DISLEXIA:
“IKASI NAHI
ETA EZIN”
DISLEXIA Wikipediaren definiziora joateko klikatu hemen: Ikasi nahi eta ezin.
Creative Commons License
Dislexia ikasi nahi eta ezin is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.

1.-DEFINIZIOA:
Ments intelektualik edo jokaera arazorik ez duen eta eskolatze normala izan duen haurrak, ohizko adinean irakurtzen ikasteko duen zailtasuna. Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikus-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Espezialistek diotenez, ehuneko 6ko biztanleriari eragiten dio eta orokorrean umeengan 10etik 1 izango litzateke dislexikoa (mutikoen kopurua neskenaren halako bi izaten da normalean).Txikitan irakurtzen ikasteko orduan besteek baino arazo gehiago duten umeei egiten dio erreferentzia. Garai batean beharbada, honelako arazoei ez zitzaien behar adinako arretarik jartzen baina gaur egun, lehenbailehen antzeman eta zuzentzen saiatzen dira profesionalak. Batzuek uste dutenaren kontrara, dislexia ez da bat-batean desagertzen, banakako ikasketa pertsonalizatu bat behar du irakurketaren arloan. Ume dislexikoek irakurketan eta idazketan dauzkate arazoak eta horretan bereziki egin behar da lan zehatza. Orokorrean eta nahiz eta osaketa luzea izan, dislexikoek lortzen dute euren zailtasunak eta eskolako emaitzak hobetzea. Eskuhartzea hainbat arinen egiten bada osaketa are lasterragoa izaten da.

2.-SARRERA:
Ikas komunitateak: Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak... Hau dela eta bakoitzaren ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza maila berdinera heltzera bultzatu, norberak bere interesak eta abileziak ditu eta horiek dira potentziatu egin behar direnak. Hainbat eskola ari dira ideia hu aurrera eramaten zein dislexia jasaten duten umeengan izugarrizko eragina daukan. Baina ez gara bakar-bakarrik ikasleengan zentratu behar, hauen gurasoek ere berebiziko garrantzia daukate. Azken hauek euren seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta eskolarekin batera ekintzak jorratu. Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren, etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profesionla egiten ari diren lana.
Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori balore positiboetan oinarrituta egotea nahi badin badugu, lanean jarri beharko gara guztiok ume hauei merezi duten hezkuntza emateko.
Dislexia: Eskola porrota sarritan erabiltzen den hitza da. Askotxo dira beraien ikasgaiak gainditu ezin dituzten haurrak. Umeak alferrak direla edo interesik jartzen ez dutela esan ohi dute irakasleek eta gurasoek baina maiz bestelako arazoak ezkutatzen dira haur baten eskola porrotaren atzean. Horietako bat eta guk aztertuko duguna dislexia da. Arazoa ezagutzen dela mendeak igaro arren hainbat iritzi eta definizio agertzen zizkigu horietako bat goian aipaturikoa litzateke, ume batek inolako arazo mentalik izan ez duen arren, irakurtzeko orduan gainontzekoekin parekatuta arazoak aurkezten dituena da. Baina kontuan hartu behar duguna da arazoaren jatorria ez dagoela batere argi. Ikerlari batzuen ustez jatorria guztiz organikoa da baina honen gainean ez da inolako ziurtasunik ageri. Davis-en teoriak dionez “irakurtzen ikasteko zailtasuna da dislexia, eta askotan idazketarekin lotuta agertzen da. Dislexia duten haurrek gaitasun ertaina edo handiagoa dute, baina ezin dute ikasi”. Davis-ek dio pentsatzeko era bi daudela hitzen bidez eta irudien bidez. Dislexia dutenek irudien bidez pentsatzen dute gehiago, eta eskolan ez direnez erabiltzen irudiak ikasteko hor dago arazoa.

3.-ZERGAITIK SORTZEN DA DISLEXIA?:
Hainbat teoria aipatu dira dislexiaren sorrera esplikatzeko. Horietako batzuen ustez, umearen garunean egiturazko desberdintasunen bat sortuko litzateke, mintzamenean eraingo zukeena. Bestalde badira familia berekoen artean , senideen artean hain zuzen, dislexiaren prebalentzia handiagoaren berri ematen duten ikerketak eta horregaitik gaixotasunak oinarri genetikoa eduki dezakeela dioenik ere bada.

4.-NOLA JAKIN UME BATEK DISLEXIA DUEN ALA EZ?:
Dislexia ezin daiteke argi eta garbi diagnostikatu zortzi urte dituen arte( eta beti psikologo, pedagogo edo logopeda edo adituren baten eskutik). Hala ere, umearen gaitasun intelektualaren eta hizkuntza idatziaren inguruko bere trebetasunetan umeak lortzen dituen emaitz kaskarren artean badago desoreka haundi bat arinagotik ere, bai hauen gurasoak eta baita irakasleak ere harritzen dituenak. Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d elkarrekin nahasten dituzte, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab).
Dislexia maila desberdinekoa izan daiteke noski, eta ume dislexiko guztiek ez daukate atzerapen edo zailtasun bera eskolan, baina normalean gehientsuenei kosta egiten zaie trebetasun bat baino gehiago martxan jartzea, eskatzen diren lanak burutzea edo eginkizunak egitea. Esaterako, ume bati erredakzio bat egiteko eskatzen bazaio, dislexikoari kosta egingo zaio ortografia, puntuazioa eta ideien antolamendua aldi berean kontrolatzea. Denbora gehiago behar dute edozein lan -idatziz noski- egiteko eta beti erlojuaren kontra ibiltzen dira beraien ikaskideekin batera bukatzeko. Horrek luzarora, geroxeago ikusiko dugun bezala, frustrazioa ekarri dezake umearengan eta horregaitik da hain garrantzitsua tratamendu egoki bat umeari aplikatzea eta umearen ikastolako irakaslearen, guasoen eta espezialistaren artean harreman estua egotea.

5.-DISLEXIKOA TONTOA AL DA?:
Ezta gutxiago ere. Ume dislexikoak beste edozein ume bezain azkarrak dira, baina gauzak beste modu batera ulertzen dituzte. Beren egitura neurologikoa desberdina da, baina beraren ikaskuntza-prosezuari beldurrik gabe aurre egiteko estrategia eta laguntza berezia eskeiniz gero, arazo asko eta asko konpentsatu, errekuperatu eta konpontzeko gai dira. Dislexia ez da gaixotasun bat hitzaren zentsu hertsian, ikasteko modu desberdina baizik. Eta zailtasun edo diferentzia horiek onartzea gurasoen jarreraren arabera egon ohi da askotan. Hasieran gurasoak umea bezain galduta aurkituko dira, baina pazientzia eduki behar da, umea ulertzen saiatu eta ez eskatu inoiz haurrari bere ahalegin- maila handienarekin lor dezakeena baino gehiago.

6.-SINTOMAK:
Laburpen hau nirea da mesedez errespetatuPage copy protected against web site content infringement by Copyscape
Orokorrak
● Oso azkarra ematen du, baina asko kostatzen zaio irakurtzea eta idaztea.
● Alfer edo heldugabetzat hartzen dute, behar besteko ahaleginik ez duela egiten esaten diote.
● Jarrera aldaketak izaten ditu.
● Adimen koziente ertaina edo handia izaten du eskolako notek beste zerbait esaten duten arren.
● Etxeko lanak egiteko denbora asko behar du.
● Ikasketetarako balio ez duela sinesten du.
● Kirola, musika, antzerkia, mekanika, eraikuntza edo diseinurako trebezia izaten du.
● Sarritan amesten ari dela ematen du, denboraren zentsua erraz galtzen du.
● Eskolan egun onak eta txarrak tartekatzen ditu.
● Adi egotea asko kostatzen zaio.
● Eskuekin gauzak eginez, esperimentuekin eta irudien laguntzarekin gehiago ikasten du.

Irakurketa eta hizkuntza:
● Letra, zenbaki, hitz edo hitezko azalpenekin nahasten da.
● Irakurtzen edo idazten duenean, ez da zehatza: errepikapenak egiten ditu...
● Irakurri duena ez du ulertzen batzuetan. Hala ere, ahoz azalduz gero, zer esan nahi duen ulertzeko arazorik ez du
● Ahoz edo idatziz azalpenak emateko arazoak ditu.
● Irakurtzean, zorabioak, burukominak edo goragalea daukala esaten du.
● Hizkuntzak ikasteko zailtasuna du.

Idazketa:
● Arkatza heltzeko modua ez da egokia.
● Bere idazkera ez da erregularra, eta askotan irakurtezina da.
● Idazkera motetan akatsak ditu: kopiatzean, didaktiketan...
● Ordenatu gabeko idazkera du, eta eskotan ezin zaio ulertu.
● Akats gramatikalak egiten ditu.
● Testuak ordenatzeko eta idazteko arazoak ditu.
● Ortografia fonetikoa du.

Matematika:
● Normalean, atzamarrak erabiltzen ditu zenbatzeko.
● Dirua erabiltzeko arazoak ditu.
● Matematikako kontzeptuak ulertu arren, idaztizko buruketak ulertzeko arazoak ditu.
● Biderkatze taulak ezin ditu ikasi.

Memoria:
● Epe luzean memoria bikaina dauka. Esperientziez, lekuez edo aurpegiez erraz gogoratzen da. Aurreko egunean ikasitakoa, bizi izandako esperientziak, informazioak, gertaerak gogoratzeko arazoak izaten ditu.
● Gauzak ulertzeko edo gogoratzeko, irudiek asko laguntzen diote.

Nortasuna:
● Eskolako lanetarako ez duela balio uste du.
● Bizitzako esparru guztietan autoestimu apala eta bere buruaren irudi txarra izaten du.
● Dituen arazoei aurre egiteko, bere ohiturak apurtzen ditu edo jarrera pasiboa hartzen du
● Eskolarekin zerikusia daukan guztia baztertzeratzen du.

7.-DISLEXIAREN KURTSO EBOLUTIBOA
3 URTETIK-5 URTERA
Garapen motela izango luke umeak lengoaiari dagokionez eta baita ahoskatzerakoan arazoak ere. Autore batzuen aburuz, zailtasunak ere ageri daitezke hainbat eguneroko gauza memoritzatzeko unean hala nola: zenbakiak, letrak, asteko egunak, abestiak, koloreak... Beraien janzteko erropekin zailtasunak izaten dituzte maiz, ( botoiak behar bezala lotzea ikaragarri kostatzen zaie...). Baina egia esan, oraindik konfirmatu gabe dago azken hau dislexiaren edo beste moeta bateko alterazio bati dagokion.
Garai honetan garrantzitsua izaten da irakurtze-idazte prozesuaren ikaskuntza nola doan aztertzea; nahiz eta lehen hezkuntzararte ez diagnostikatu.

6 ETA 8 URTE BITARTEAN
Fonema-grafema erlazioa litzateke agertzen duten zailtasun arruntena. Memoria sekuentzialarekin eta logika espazialarekin arazoak agertzen dituzte. Ezintasun edo gabeziak matematikan ere agertzen hasten dira. Lehen esan bezala, buruketak ulertzeko eta batik-bat enuntziatuaren esanahia ulertzeko ezgai dira.

6 URTETIK 11 URTERARTE
Umeak zenbakiak nahas ditzake, baita letrak edo hauen ordena aldatu hitzen barruan. Irakurtzen dituen berbak ahoskatzea kosta egiten zaio. Irakurketaren ulertzea menperatzea kosta egiten zaio.

11 URTETIK HELDUA IZATERAINO
Zailtasunik nabarienak testuen ulerkuntzan daude eta hau testuaren konplexutasunaren araberakoa izanen da, hots, testua zenbat eta zailagoa izan orduan eta ulerkuntza zailagoa izango da.

8.-DISLEXIAREN TRATAMENDUA URTE-BITARTE DESBERDINETAN:
HAUR HEZKUNTZAN:
Zuhurtasunez jokatu beharko da umeekin batez ere irakurketa lantzean. Ahozko ariketak lantzeko materiale desberdinak erabiliko dira (oraindik ez baita irakurketa hasi). Errimak sortu,, hitzak silabatan banandu, hitzak jokatu...

6 ETA 9 URTEEN ARTEAN
Kontzientzia fonologikoaren hazkuntza sustatu, bai ahoskoan bai irakurketan. Irakurketa automatizazioa garatu. Honetarako umeak altuan irakurri beharko du. Asko irakurtzen saiatu behar da umea. Interesgarriak izan daitezkeen testuak bildu ditzake irakasleak baita beraien gustokoak diren gaien gaineko irakurketak klasera ekarri ere. Gurasoei umearen ezintasunak informatuko zaizkio, honela berauek ez dezaten umea gehiegi behartu bere aukeren gainetiko esfortzua egiten.

10 URTETIK AURRERA:
Une honetatik aurrera badakigu bai irakurketa eta baita umearen fonologian dauden hutsuneak, beraz, jomugak desberdinak izango dira. Gehienbat testuen ulerkuntza lantzen zentratuko dira ( berba klabeen aurkikuntza, azpimarraketak, laburpenak, etab. Landuko dira).

KONPENTSAZIOZKO ESTRATEGIAK:
Azken etapa honetan 10 urtetik aurrera interesgarria litzateke gabezien konpentsaziozko estrategiak planteiatzea, erreabilitazio modura edo. Estrategia hauek lirateke zeintzuek subjektuari bere gabeziak direnak direla, bizitza arruntera moldatzen laguntzen diotenak.
Lagundu dezaketen zenbait tresna honako hauexek lirateke: kalkulagailuak, ahotsaren grabadorak, datuen taulak edo nagusi baten laguntza testu baten irakurketan. Hiztegi pertsonalizatuen laguntzaz idatzi dezakete edota tematikoekin zeintzuek hitzak iradokitzen dizkieten. Azken urteotako aurkikuntza teknologikoen barruan programa informatikoak agertu izan dira zeintzuei esker idatzizko testuak ahos entzun daitezkeen.

9.-ELKARRIZKETA:
Josep Artigas Sabadellgo, neuropediatra eta psikologo adituak, dislexiaren gainean Bilbon emandako hitzaldian egin zitzaizkion galdera-erantzunen bilduma sorta:

Behar bezala hartzen ditu gizarteak dislexikoak?:
Ez. Eguneroko kasuei erreparatu gero ez. Arrazoa ez da izaten horrenbeste umearena nahiz eta begi bistan egon arazoa berea dela; arazoa bizi duen era da. Dislexia duten umeak ez dira leloak, ez dira alferrak, ez dira amazuloak... Bakarrik beste pertsona batek ez daukan zailtasuna daukatela. Betaurrekoak daramatzana ez dago estigmatizatuta ezta? Ba gauza bera gertatzen da bai irakurtzeko eta baita idazteko arazoak dituztenekin. Dislexia zailtasun fisiko bat da beste edozein bezakakoxea.

Gurasoak izaten dira askotan umeak dislexia izan dezakeela konturatzen direnak:
Ez beti. Gurasoek esaten dietena sinisten dute sarritan, eta inork ez badie azaltzen non dagoen benetako arazoa, ez dute ulertzen. Gainera askotan harreman arazoak sortzen dira guraso eta seme alaben artean, umeak ez duelako irakurtzen ikasten. Familia giroa ere nahastu daiteke, dislexia zer den behar bezela azltzen ez bada. Eskolan konturatu beharko lirateke beste inon beino lehen non dagoen arazoa.

Hezkuntza komunitatea behar bezala prestatuta dago dislexia kasuetarako?
Inondik ere ez. Katalunian Eurpako beste edozein tokitan baino eskola porrot haundiagoa dago eta arrazoietako bat dislexia bera da. Askotan aipatzen da gurasoak ez direla behar bezala beraien seme alabetaz arduratzen, autoritate krisia eta antzeko arrazoiak, eta egon egongo dira baina ahaztu egiten zaigu dislexiak herritarren ehuneko 15ari eragiten diola. Dislexia duten umeei lagunduz gero, eskola porrota askoz txikiagoa izango litzateke.

Eskola porrotaren atzean zenbateko eragina dauka dislexiak?
Eskola porrotaren lehen arrazoia da. Hainbat estatistika daude: (artean)
-ESTATISTIKA KONTSERBADOREAK: eskolan aurrera egiten ez dutenen ehuneko 10 ak dislexia dauka. Horiei gaineratzen badiegu arreta falta dutenak edo matematika ikasteko arazoak dituztenak, egon badaudelako, ehuneko 15era goaz. Dislexia daukaten umeei lagunduko balitzaie eskola porrota sko jeitsiko litzateke.

Eusko Jaurlaritzak premia berezien multzoan sartu ditu dislexia duten umeak.
Asko da hori. Identifikatuta daude, eta laguntzen badiete aurrera segituko dute ziur. Eta gainera inguruko irakasleek ere badakite zer den dislexia, eta nolabait, sentsibilizatu egingo dira, oraindik ezkutuak dauden kasuen aurrean.

Dislexia duten askok ez dute jakiten arazo hori duela:
Ez dute jakiten ez, inork ez dielako esan. Askok lelotzat dute beraien burua.

Irakasleek prestakuntza berezia beharko lukete?
Oso erraza da! Dislexia duen ume bat identifikatzea oso erraza da. Umeari azaltzen diozunean zein den bere arazoa berehala ulertzen du. Zeinu grafikoak eta horiei dagokien soinua lotzeko arazoa izaten dute, eta hori automatizatzen ez duten bitartean, ikarragarrizko ahalegina egin behar izaten dute testu baten aurrean. Hala ezin dute ulertu irakurtzen dutena. Zer egin behar duten irakasleek? Dislexia existitzen dela jakitearekin nahikoa da. Irakasle batzuk zoragarriak dira, baina beste batzuk karratuak bezalakoak dira, burugogorrak. Irakasleak sentzibilizatu eta birziklatu behar dira. Aniztasuna ez da arraza ezberdinetako ikasleak izatea: hori baino askoz gehiago da, eta horretaz ez dira oraindik irakasle asko konturatu. Ume batzuek beste era batera ikasten dute, besterik ez.

Dislexia duen umea behin identifikatuta, nola jokatu beharko lukete ikastetxeek?
Dislexia duten umeei gauza batzuk pasatzen utzi behar zaizkie, duten arazoagaitik. Ume horiekin ez da zorrotzegia izan behar ortografia kontuekin eta ez zaie liburu mardulegiak irakurtzea behartu behar. Ume horiek irakurtzen eta idazten bukatuko dute nahiz eta gainontzeko iasleek baino denbora dexente haundiagoa behar. Ume guztiek denbora berean gauza berberak egin behar dituztela uste dugu eta hortxe dago benetako arazoa. Hori kontutan hartuko bagenu, dislexia duten umeek dituzten makina bat arazo sahiestuko genituzke. Eta jakina irakasleek teknika batzuk irakatsi behar dizkie, beraien irakurtzeko eta idazteko maila hobetzeko.

Eta ebaluatzeko sistema?
Hori ere aldatu behar da, bai. Baina oso erraza da! Ume horiei denbora gehiago eman behar zaie azterketak egiteko edo, bestela ahozko azterketak egin. Ulertu egin behar da zein den beraien arazoa besterik ez.


10.-DISLEXIAREN TRATAMENDURAKO ZENTRUAK:
Murgiako (Araba) La Conquista de Las Letras zentruan dislexia daukatenei laguntzen dien zentrua da. Zentru hau duela lau urte eratu zen. Dislexia zeukan neska baten aita aspertuta zegoen bere alaba mediku batera eta bestera eramateaz. Azkenean AEBra eraman zuen eta han neskaren arazoa konpondu zuen teknikari bat ezagutu zuen. Guraso hark orduan, teknika hori erabiliko zuen zentrua irekitzea erabaki zuen. Esan eta egin. Gaur egun 10 langile psikologo eta pedagogok jarduten dute zentruan eta urtean 100 haur baino gehigo tratatzen dituzte. Pertsona helduak ere tratatzen dituzte baina hauek askosaz ere gutxiago dira. Haurrak banan-banan tratatzen dituzte eta erabateko laguntza izaten dute. Lehenbizi haurrak dislexia daukan edo ez jakiteke haurrari azterketa moduko bat egiten diote: egunean sei orduz. Kontzentratzen irakasten die. Beraiek beste haurrak baino gutxiago ez direla esten die, irakasteko beste modu bat dutela eta lan eginez gero aurrera egin izango dutela. Lehen astean zehar gurasoak ere joan behar izten dira umeekin batera. Gurasoen lana funtsezkoa da haurraren eboluziorako. Haurrak bertan ikasten duena etxean landu behar izaten du eta horretan gurasoak dira eskuhartu behar dutenak. Geroxeago astean zehar joatetik hilean baten joatera pasatzen dira eta ondoren urtean baten joatearekin nahikoa izaten dute.
“D ereduan” edo euskaraz soilik ikasi nahi duten haurrentzako programa bereziak izten dituzte. Ez da izaten itzulpen hutsa izaten, baina kontuan izan behar da ortografiako kontu batzuetarako materiala landu behar izaten dutela. Pedagogoentzako eta irakasleentzako formakuntza ere eskeintzen dute zentruan. Ahal badute beti jartzen dira kontaktuan haurraren ikastetxeko bere iarkaslearekin. Dena dela konturatu izan dira zentruan irakasleek oso gutxi dakitela dislexiaren inguruan. Azkenean irakasleek beti beraien laguntza eskeintzen dute zentruan. Irakasle gehienek ez dute jakiten haur batek noiz duen dislexia eta noiz ez. La Conquista de Las Letraz zentroko zuzendariak ulertzen du irakasleek arazoak izatea ume baten arazoaren jatorria dislexian dagoela jakiteko. “Haur batek zortzi urte izan arte ezin daiteke jakin dislexia daukan edo ez, zehaztasunez ez behintzat”. Gero eta haur gehiago heltzen zaizkie sei urte ingurukoak eta zentruan esaten ditenea da haien gurasoei zehaztasunez ezin dutela esan dislexia daukaten edo ez baina ahala eta guztiz ere azterketa egiten diote eta jarraipen zuzena egiten diote umeari zortzi urte bete arte eta dislexia dukan edo ez konfirmatu arte, dislexiarik ez badauka programak ez dio bi urte horien bitartean inolako minik egin izan eta alderantziz dislexia badauka mesede izugarria egin izan zaio umeari.

11.-DISLEXIA DUEN HAUR BATEN ESPERIENTZIA:
Maria Prieto: hamabost urteko haurra da, eta beste askok bezala, dislexia dauka. Hau da, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak ditu. Gainera ezkerra eta eskuma nahasten ditu.Hamabost urte ditu orain, baina egoera horrekin ez du inolako haurtzaro erraza izan. Mari Jose Sarasua-k bere amak dioen bezala, zortzi urte zituela Bartzelonako omeopata batengana eraman omen zuten Maria eta hark esan zioten Mariak beraien adina izango balu bere buruaz beste egin izanen zukeela, ordea etxean maitasunez tratatzen zutenez ez zuela inoiz horrelakorik eginen. Bere amaren esaten duen bezala Maria oso ume arraroa da. Mariaren esanetan: “banekien arazo bat neukala, baina ez nekien zer. Eskolara beldurtuta joaten nintzen eta arbelera edo irakurtzen aterako nindutela pentsatze hutsarekin izerditan hasten nintzen”
Zortzi urte zituela esan zieten Mariak dislexia zeukala. Hasieran ez zekiten zer zen, arraroa omen zen edo ez gogoeta egiten zuten beraien buruan. Dena dela, gurasoak eta Maria bera eskoz aurretik konturatu ziren arazo bat egon bazegoela. Mariak badauka aizpa bat Elena. Elenak aurrera egiten zuen ikasketetan eta ostera Mariak ez, atzean gelditzen zen. Mariaren hitzetan etxera iritsitakoan: “ ama, zergaitik besteek ikasten dute eta nik ez? Besteek biderkatze taulak buruz ikasten dituztela ikusten duzu eta zuk ezer ere ez. Azterketa batera heltzen nintzen eta zuri gelditzen nintzen, etxean ikasi nuen apurrak ez zuela ezertarako balio konturatzen nintzen.
Gurasoek euren alabak ikastetxe batetatik bestera eramaten zituzten arazoaren konponbidea aurkitu nahiean edo. Oruan izan zen Bartzelonara eraman zutenean “erabat blokeatuta nago” esaten zuen Mariak. Haurtzaro gogorra izan zuen zazpi urtean, arratsldeko 17etan irteten zen eskolatik, 17:30etatik 19:30etara laguntza eskoletara joaten zen eta gero afaldu eta ohera. Guzti hau egin behar izaten zuten aurrera jarraitu ahal izateke, ez bazekiten zein demontre zen konponbidea. Pianoa jotzea izugarri gustatzen zitzaion Mariari baina laga egin behar izan zuen ez baitzuen horretarako astirik ere ez. Bere aizparentzat ere egoera gogorra zen. Gurasoek lehen hezkuntzako 6. mailan errepikatu egin behar zuela erabaki zuten ordura arte Maria zama bat zen bere aizapa Elenarentzat, haren akats guztiak estaltzen ahalegintzen zelako eskolan.Banatze hori onuragarri modura definitzen dute umeen gurasoek.
Murgiako La Conquista de Las Letras zentrura eraman eta erabateko aldaketa. Orain Mariak ilusioa dauka pozik doa eskolara, disfrutatzen du, barre egiten du, Esnatzean beste aurpegi batekin joaten da eskolara beraren esanetan: “egiten dudan lanak zerbaitetarako balio didala ikusten dut, eskolan ere askoz hobeto nabil, hizkuntzekin eta arazoak dauzkat baina askoz hobeto ari naiz.” Mariaren ama:” lehen ikasteko asmoak burutik ere ez ziztaizkion pasatzen. Zentru horretan dagoenetik, gizarte laguntzailea izan nahi duela esaten du. Ilusio izugarria dauka.”

12.-DISLEXIA DUTEN UMEENTZAKO IRAKURTZEN ETA IDAZTEN IKASTEKO TEKNIKAK:
Rosie Woodek-en eskutik (Erresuma Batuko “Helen Arkell” dislexia tratatzeko zentruko aintzindariaren zuzendari)
Konfiantza ematea da gakoa. Umeari argi utzi behar zaio edozer gauza egin dezakeela, nahiz eta horretarako beste inork baino denbora gehiago behar izan.
Sarritan, dislexia daukaten umeek ikasteko “modu ezberdina” dute, eta hori bilatzean dago gakoa. Izan ere ume batek hainbat teknika menperatzen ditu (idazteko eta irakurtzeko, marrazteko, ariketa fisikorako, matematikarako...) baina bakoitzak bat bestea baino garatuago izaten du. Dislexia dutenek idazteko eta iakurtzeko teknikarekin dute zailtasuna, baina beste edozein erabilita berdin berdin ikasi dezakete.
Soinuak edo marrazkiak erabilita umeek edozein hitzen esanahiarekin lotuko du eta horrela ondo ulertuko du testua.
ENTZUTEN IKASI. Ikasten irakatsi bino lehen, dislexia daukan umeari entzuten irakatsi behar zaio. Entzuten dutena irudikatzen ikasi behar dute, eta gero esanahiaren jarraipena egin, hasieran ulertutakoa barruan gorde dadin. Beharrezko behar duten informazioa nola lor dezaketen ere irakatsi behar zaie.
MEMORIA MAPAK. Irakurtzeko memoria mapak edo eskemak egitea teknika baliagarria da. Eskema horiek soinuen, marrazkien edo koloreen laguntzarekin egiten badira askoz hobeagoa da. Asko kostatzen zaie koherentzia daukan testu luze bat eskribitzea. Baina lagunduz gero egiteko gai dira ziur.
GAIAREN AURKEZPENA. Irakasleak gai bati buruz idazlan luze bat egitea agindu aurretik ongi legoke gaiaren inguruko azalpentxo txiki bat egitea eta terminologia erabiltzea. Gero horrela esaldi solteak formulatzen hasiko dir eta azkenean, ia umea konturatu gabe, testu txukun bat lortuko du.
Entzuten dutena irudikatzen ikasi behar dute, eta gero esanahiaren jarraipena egin.

13.-Diagnostiko bat:
Jorge deritzon ume bati egindako diagnostikoa
-8 urte . Lehen Hezkuntzako 3.mailan
-Garapen ebolutibo arrunta
-Jarrera mugikorra, oso aktiboa jaiotzeko lehen hilabeteetatik. Irakasleak inpultsibitatea, zailtasunak arreta prestatzeko unean eta zailtasun hauekiko etsipena nabaritzen du.
-Ahoskapen egokia. Azkar hitz egiten du.
-Irakurketa: Gainontzekoek baino akats gehiago. Hitzen ordezkapena.
-Ulerkuntza irakurtzerakoan erdizkakoa.
-Idazketa: Akatsak ortografia naturalean eta arbitrarioan
-Grafia ez erregularra, hagitz irregularra.
-Bere gabezien jabetzea dauka. Autoestimu oso baxua
-Ume irekia. Edozertan lagunduko dizuna, intsegurua, emaitzekin “obsesionatuta” edo, eskolako lanak egitea ez du gogoko.
Honi egindako idazketa bateko probaren emaitzak analizatuta (testua erdaraz denez erdarazko berbak erabiliko ditut).
BIBLIOGRAFIA
http://es.wikipedia.org/wiki/Dislexia
● Wikipedia la enciclopedia libre.
http://www.berria.info/
● Errealitatea irakurtzeko beste modu bat /artikulua.
● Aurrera egiteko teknikak /artikulua.
● Federación Española de Dislexia.
http://www.fedis.org/
● Asociación Dislexia y Familia DISFAM



Creative Commons License
Dislexia ikasi nahi eta ezin by http://www.blogger.com/post-edit.g?blogID=1077832118761632781&postID=2576863072940177223 is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.